Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Cristina Zaldua
Hau nire bloga da, eta hemen zintzilikatuko ditut nire lanak.

Artxiboa: Maiatza 2008

21/05/2008 GMT 1

BAT BATEKO HERIOTZA KIROLARIENGAN. 2 IRITZI ARTIKULUA

cristinazaldua92 @ 20:03

Kirolari gazte bat, osasuntsua eta bat-batean hiltzea oso arraroa dela esaten genuen, baina orain dela urte batzuk, geroz eta gehiago entzuten ari gara.
Orain dela hilabete batzuk, oso famatua izan zen Antonio Puertas-en kasua.
Sevilla taldeko, jokalari bat.
Futbol zelaian zegoen, partidu bat jolasten eta bat- batean lurrera erori zen eta bertan hil.
Horrelako kasuetan, gure burura etortzen zaizkigu, jokalariei egiten zaizkien frogak.
Mediku batzuk, esaten dutenez osasun kontroletan, “bihotzeko gaixotasun ezkutuak” antzeman daitezke.
Baina hau ez da munduan gertatu den kasu bakarra.
Hori azaltzeko, ikerketa bat egin zen, eta kirolarien bat-bateko heriotza eragiten duten arrazoien artean, patologia kardiobaskularra da ugariena eta askotan eta konjenitoak dira, hau da, bere ama edo aitaren familiak arazo hori izan zezakeen.
Baina ez dira oso emaitza finkoak zeren, oso emaitza desberdinak izan dira.
Ikerketaren arabera, (61 kasu: 59 gizonezkoak eta 2 emakumezkoak), arrisku gehien dituzten kirolak, txirrindularitza (21 kasuekin), Futbola ( 13 kasuekin) eta Gimnastika (5 kasuekin) izan ziren. 30 urte baino gehiagoko kirolarietan heriotza kausa ohikoenak, gaixotasun ateromastosaoa izan zen, miokardiopatia arritmogenikoa, miokardiopatia hipertrofiakoa eta ezkerreko bentrikuluaren hipertrofia idiopatikoa izan ziren.
Eta 30 urtetik berako kirolarietan ezin izan ziren arrazoiak arrazoitu.
Baita ere, legez kanpoko sustantziekin hausnartu daiteke.
Baina, Antonio Puertasen kasua, negatiboa izan zen legez kanpoko substantziak egindako frogekin.
arazo hauek saihesteko, beharrezkoa da mediku kontrol gogor batzuk pasatzea, baina ez bakarrik kirolari federatuak, ez, baita ere edozein kirola praktikatzen dituzten pertsonak ere.
Futbol zelaian ere, hauek saihesteko hainbat gauza jarri dituzte zelaian, hala nola, bihotzerako makina batzuk.
Makina horiekin, ondo erabilita, bizi asko salbatu daitezke.
Eta AEB-etako bihotz elkarteak hainbat kontseilu esan ditu: Familiako hainbat senideak kontutan hartzea, (aita, ama, amona, aitona…), norberaren gaixotasunak ezagutzea, hipertentsioa… eta miaketa fisikoa egitea (presio arteriala neurtzea…).
Baina, hau jendeak ezagutu beharko luke, horretarako, kotxe kanpainak egiten diren bezala, bat-bateko heriotza kanpainak ere egin beharko lirateke.

CRISITNA ZALDUA

20/05/2008 GMT 1

KRITIKA LITERARIOA. ZALAKAIN ABENTURAZALEA.

cristinazaldua92 @ 21:13

3.ebaluaketan irakurritako liburua da. Historia XIX.mendean kokatzen da , karlisten giroan.
Zalakain da historiaren protagonista. Urbian jaio zen mendiko baserri batean, familia xume batean. Zalakainek arreba bat du eta ez dute aitarik. Amarekin bizi dira baserrian.
Eskolara joatea ez zaio batere gustatzen eta egunero borrokatzen dabil.
Egun batean amak hil egiten da eta bere osabarekin bizitzera joaten dira, baina osaba ere urte batzuk ondoren hil egiten da.
Zalakainek bere arreba zaindu egin behar du. Horrexegatik dirua lortu behar du eta lana bilatzen dabil. Azkenean zalakainek tiro batez hilda bukatzen da.

Liburuak lau zati edo ipuin ditu gehi hitzaurea: Hitzaurrean, istorioa non kokatzen den eta historia pixka bat aurkezten du.
Lehengoan, txikitako istorioak( non jaio zen, eskolako borrokak…) kontatzen Bigarrenean, bere osabarekin bizitzera joaten dela eta hurrengo bietan hainbat historiak.

Idazlea Pio Baroja da.1909.urtean argitaratu zen

NIRE IRITZIA: Historia gustatu zait baina idazteko hizkuntza pixka bat arraroa da, herrikoia, baina, Zalakain baserritarra zenez ulergarria da.
XIX.mendean kokatuta dagoenez, bertan bizitzen zen egoera oso ondo aurkezten du.

CRISTINA ZALDUA

08/05/2008 GMT 1

En busca de la felicidad.

cristinazaldua92 @ 15:34

2006ko film bat da. Protagonistak Chris Gardner (Wiil smith) eta bere semea (Jaden Christopher Syre Smith) dira. Benetako bizitzan aita eta semea.

Filmaren historia 1980.urtean kokatuta dago, eta benetakoa da.

Chris, emaztea eta semea etxe txiki batean bizi dira. Naiz eta pobreak izan, egunero ahalegintzen da bere familia aurrera eramaten.

Protagonistak, ospitale batentzat aparailu batzuk saltzen ditu, baina oso garestiak direnez, oso zailak da guztiak saltzea. Bere emaztea etxetik alde egiten du.

Egun batean burtsan inbertitzen duen gizon batekin topo egiten da eta honek esaten dio ikastaro batzuk daudela eta bertatik hoberena aukeratzen dutela lan egiteko.
Chris hori entzutean oso pozik jartzen da zeren pentsatzen du ikastaroetan ordaintzen dutela, baina ez da horrela.
Etxetik botatzen dituzte, ez ordaintzeagatik, eta motel batera joaten ira. Bitartean Chris, bere semeaz arduratu,lana egiten(eskanerrak saltzen) eta ikasten ari da.
Azkenean, moteletik botatzen dituzte, eta metroko komunetan lo egiten dute.

Oso bizitza gogorra daramate. Baina azkenean, ikastaroaren amaieran, azterketa bat egiten dute, eta Chris, oso nota onarekin gainditzen du eta lana egiten hasten da, baita ere azken eskanerra saltzen du.

Gero pelikula amaitzean, Chrisek oso aberatsa bihurtzen da urtero diru kantitate handiak dohaintzen ditu probentzat.

Urte honetako azken pelikula izan da eta gehien gustatu zaidana.
Nire ustez pelikula honek transmititu nahi diguna, gure bizitzan zehar oztopoak daudela baina oztopoak gainditzen saiatu behar garela eta azkenik, Chrisi gertatu zitzaion bezala, azkenean lortzen duzu.

CRISTINA ZALDUA

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!