Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Cristina Zaldua
Hau nire bloga da, eta hemen zintzilikatuko ditut nire lanak.

Artxiboa: Urtarrila 2008

24/01/2008 GMT 1

AMELIA. Kritika literarioa

cristinazaldua92 @ 20:08

Amelia ipuin bat da, eta Josu Norbarte Hernandez da ipuin honen idazlea. Txingudi instituko ikasle da, Iruñea.
Idazlea ez da famatua zeren eskolatik bidaltzen dira ipuinak eta politenak, liburu batean argitaratzen dira.
Ipuina, gelan irakurri genuen, denen artean eta iritzi kritikoa egin behar zen.
Istorioa iraganean kokatuta dago, 1993. urtean zehazki.
Laburpen txiki bat:
Sara hemezortzi urteko neska bat da eta bere Amonarekin bizi da ia betidanik, Amona Amelia Urkiola deitzen da.
Sara eta Amelia urte asko elkarrekin bizi arren, ez dira elkar ondo eramaten, ezta ere ezagutzen.
Egun batean Sarak, Amonari ohar bat idazten dio.
Oharra, Gorkaren etxean gaua pasatuko zuela esaten zuen. Amona oharra ikustean, oso urduri jarri zen.
Sara bitartean, pixka bat urduri zegoen, amama bakarrik utzi zuelako.
Sarak, amonaren etxera deitu zuen baina ez zion inork telefonoa hartu. Etxera iritzi zenean, arratsaldeko laurak ziren. Etxean, inork ez zegoela zirudien. Baina, logelara iritsi zenean , Amona hilda zegoen.

Nire iritzia: Ez zait istorioa asko gustatu, oso tristea delako.
Idazkera aldetik, ere ez da oso ulergarria, zeren ika asko erabiltzen da. Eta hiztegi aldetik, ez ditudan ulertzen hitzak ere daude.

CRISTINA ZALDUA

10/01/2008 GMT 1

Surfa, 50 urteko euskal tradizioa

cristinazaldua92 @ 21:26

Surfa hitza entzutean, beste gauza batzuk bururatzen zaizkigu, surfari ederrak, surfa egiten, ur gardeneko eta hondar zuriko hondartzak dituzten eskualdeak, ala nola, Hawaii, Kalifornia…

Nire ustez, Euskal herrian ez zen oso ezaguna kirol hau, baina denborarekin garrantzia hartzen hasi da; zeren eta hemengo hondartzetan, Zarautzen, Donostian, Lapurdin,… esaterako, lehiaketa oso famatuak egiten dira urtero. Geroz eta normalagoa da Zurriola hondartzan surfariak ikustea.
Kirol hau Kalifornian “sortu” zen.
Baina surfa kirola, Europan egin zen lehen aldia, Miarritzen izan zen.
Oso indartsua bihurtu zen kirol hau, eta 1959 surfari eskainitako klub bat sortu zen: Waikiki Surf Club. 1 960 urtean, kluba, berrogeita hamar kide zuen. Oso jarraitzaile gutxi zuen. Surf mugimendua, moda bat ere ekarri zuen eta modarekin batera surf- eko markak ere.
1964ean oso urte inportantea izan zen, zeren urte honetan, surfak, federazioa lortu zuen.
80ko urteetan, lehiaketak hasi ziren., eta jende pilo bat hasi zen batzen kirol honetara.
Lapurdin, adibidez, oso lehiaketa inportantea ospatzen da, mundu osoko jendea etortzen da lehiaketa honetara. Lehiaketa egunetan, turismoa asko igotzen da eta aipatzekoa da, aktibitate ekonomiko handia ekartzen duela ere.
Surfari batzuentzat, Lapurdi “Europa Kalifornia txikia” bezala ezagutzen da.
gutxi gora behera, 190 enpresa daude arropa dendak, aldizkariak.
Surf erakusketa bat jarri nahi dute, surfaren mende erdia ospatzeko, Miarritzen, “Surfaren hirian”. Proiektua hamaika milioi kostatzen du.
Ez da oso jakin noiz iritzi zen surfa gure kostaldera baina, azkenean ere guk ere zerbait irabazten dugu.
Surfa eta honelako kiroleko sektoreak, 1.100 milioi euro irabazten dute urtero. Baina azken hamar urte hauetan, garapena %20ekoa izan da.
Nire ustez ideia oso ona da, Miarritzen erakusketa bat egitea, jende gehiago jakiteko, kirol honi buruz. Baina horrelako erakusketak gehiago egin beharko ziren jendea gehiago erakartzeko.
Lehiaketa gehienak, udan egiten dira, eguraldiagatik.
Lehiaketa batzuk:
-Miarriztarren artekoa: (Ekainean 14).
-Roxy Jam Biarritz: (uztailak11tik- 16ra)
-Haurren lehiaketa: (uztailak 21etik- 22ra)
-Frantziako lehiaketak: (urriak 26ti-azaroak 4arte)
-Festisurf: Perineoetan.(ekainak 20)

Nire Bloga

cristinazaldua92 @ 21:24

Cristina Zaldua

cristinazaldua92 @ 20:39

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!